Jadanik paseak dira urte t´erdi 33 enpresek osatutako Goierri Valley Aliantza Industriala sortu zenetik eta gaurkoan Batzar Orokorra ospatu dugu Goierriko Berrikuntza Polo-ko NBF eraikinean.
Goierri Valley 2017ko ekainean sortu zen eta harrezkero 30 enpresa gehiago batu dira elkartera, non gaurkotasunean 63 enpresa garen, ETE eta Traktora denok elkarlanean geure bailarako garapen sozioekonomikoa garatzen.
Enpresen zenbatekoa goraka doan heinean Elkarteak bailaran sortzen duen inpaktua ere handitzen doa, denak batuz 7.500 langile baino gehiagori lana ematen diegulako (20.600 baino gehiago mundu guztian zehar), 3.600 Milioi € baino gehiago fakturatzen ditugulako eta enpresen presentzia 19 herrialdeetan dagoelako.
Elkartea sortu genuenean jarritako erronkei aurre egiten jarraitzen dugu oraindik. Denbora tarte honetan elkarteko bazkideei balioa eransten dien hainbat ekintza egin ditugun arren lanean jarraitzen dugu ekintza berriak sortu eta honela bazkideen beharrizanak asebetetzen.