Eraldatuz, 2018-2019an Ilusión izeneko proiektua aurrera eraman ondoren, Goierri Valley-eko bazkideek egin zituzten eskakizunetara erantzuna ematen duen proiektua da. Goierri Valley-eko bazkideei zuzendua dago InGroup aholkularitza taldearen eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ko finantzatutako proiektua da.
Gaur egun, gertakizun ezberdinak direla eta, etengabe mugitzen ari den errealitate batean bizi gara. Pandemiak sortutako ziurgabetasuna, prozesu aldakor eta azkarrak, belaunaldi berriek ekartzen dituzten mentalitate berriak eta beste hainbeste faktorek, gogor jo dituzte martxan dauden gestio estrategia batzuk. Egoerak lidergo eredu egokiak lantzea ezinbestekoa bihurtzen du, gure enpresak garapen handiagoko kultura baterantz bultzatuz.
Erakunde malguak, jendearengandik onena ateratzen duten horietakoak behar ditugu, talentua mantentzeko gaitasuna dutenak. Horretarako, pertsonek leku seguru batean daudela sentitu behar dute non beraien balioa garatzea posible den. Kultura korporatibo eraginkor bat landu behar dugu, lidergo positiboa gauzatuz eta berrikuntza balore korporatibo bat gehiago bezala gehituz.
ERALDATUZek errealitate berri honi aurre egiteko erremientak landuko ditu, lidergo ereduak aldatu edo moldatuz eta gaur egungo errealitatera egokitutako metodologiak aurrera ateratzeko lidergo ereduak prestatuz. Gure bazkideen enpresak errendimendu handiko erakundeak izatera bideratuko ditu. Aldaketa lidergoaren eredutik baitator.
Proiektua 2 fasetan banatuko da. Lehenengoak 8 saio izango ditu eta bigarrenak modu indibidual batean landuko ditu enpresa bakoitzak aukeratutako arloak. Metodologia praktiko, bizipenezko eta parte-hartzaile batekin eramango da aurrera.
Informazio gehiago nahi baduzu gurekin kontaktatu dezakezu.
Elkarrekin, etorkizuna geurea delako.