Gaur ERALDATUZ – Zazpi pauso hamaika aukera – proiektuaren erdigunera iritsi gara Igartzan ospatu dugun 4. saioarekin. Saio honek errendimendu handiko taldeei buruz hitz egitea zuen helburu. Orain arte ia saio gehienetan egin dugun moduan, Nieves Barahona, InGroup-eko kideak, gaiari buruzko sarrera teoriko bat egin du.
Partehartzaileak kontestuan sartzeko, Nievesek enpresan, taldean edo norberak egindako eraldaketak partekatzera animatu ditu bazkideak. ¿Nola eman dira aldaketa hauek? ¿Nork sustatu ditu? Aldaketa guztiek aldaketa gehiago ekartzen dituztela azaldu digu Nievesek. Eta berdina gertatzen da gure enpresetan.
Kultura berriztatzailea, lidergo elkarbanatua, taldearekiko errespetua, sarean lan egitea ahalbidetzen duten plataforma digitalak eta taldean lan egiteko erraminta egokiak edukitzea direla funtsezko elementuak ikasi dugu gaur arratsaldean. Baina nahiz eta funtsezko elementuak horiek izan, nola egin elementu horiek presente egon, aldaketak sortu eta errendimendu handiko taldeak edukitzeko? Hemen landu beharrekoak; etengabeko ikaskuntza, zeharkako gaitasunak, sormena, feedbacka, adimen emozionala, gogoeta…
Saioko bigarren zatian, taldean konpondu beharreko hiru ariketa egin ditugu. Beste behin, ikasketa sakon batekin eta norberak bere eremuan praktikan jartzeko elementu berri askokin atera gara Igartzatik!